|
Miguel Gallastegui Ariznabarreta (1918/02/25)
Biografia: 1918ko otsailaren 25ean jaio zen Asola-Igartza baserrian. Etxean, 3 anai-arreba ziren. Gazte-gaztetatik zuen pelotarako zaletasuna, eta 17 urterekin Astelena frontoian debutatu zuen. Gerra Zibila hasi zenean, frentera joatea egokitu zitzaion. Gaixotu egin zen eta Gasteizen egon zen denbora batez. Bertan, pelotara jolasten zuen, eta frontoiren bateko enpresario batek ikusi eta kontratatu egin zuen. Lehenengo txapelketa, 1942an jokatu zuen. 3 partidu irabazi zituen jarraian, baina azkena galdu egin zuen. 1948ko finalean, Atano III.-aren kontra jokatu zuen. Pelotari polemikoa, enpresarekin harramarrak izan zituen azkeneko txapelketan ere, eta jokatzeari uko egin zion. Gobernadore Zibillak tira-bira honetan parte hartu zuen eta Miguel Gallastegiri debekatu egin zion denbora batez bai hemen eta bai Frantzian pilotan jokatzea. Informazio gehiago: www.miguelgallastegui.com
|
|