Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Eibartarren Ahotan  > Hizlariak  > 299








Danel Zenarrutzabeitia Badiola
(03/01/1927)

Biografia:
Enpresa gizona. Eibarren jaio zen 1927an. Eibarko bonbardaketan, Elgoibarrera joan zen familiarekin eta handik Ermura. Bertan hiru urtez bizi ondoren, Eibarrera itzuli eta Armeria eskolan ikasiko du harik eta lanean hasi arte. El Casco tailerrean lanean zegoen bitartean, DEJ enpresa sortu zuen beste 4 lagunekin batera. Ordutik aurrera, beti ibili da Eibarri eta enpresa munduari lotuta. Politikagintza gustukoa izan du bizi guztian: bere gurasoen ildoari jarraituz EAJ-PNV eta Batzokiko kide izan zen gaztetatik, EAJ eta EAren arteko bereizketan EA-ren alde egin eta Eibarren alderdi horren lehendakari kargua izan zuen; azkenik, Hamaikabat-en aukera hartu du.

Bere pasarteak:
1 - Eibartarren izateko moduaz
2 - Manchobas arkitektuaren ametsa: San Andres elizatik tren geltokira kale zuzen bat egitea
3 - Alejandro Telleria alkateari egindako kanta
4 - Arraindegi Kalea
5 - Danelen ama kriada udaletxean
6 - Industrias DEJen sorrera: ekintzaileendako garai ona Eibarren
7 - Alfan sartzea loteria tokatzea bezala
8 - Industrias DEJ: lagunen artean sortzetik 70 langile izan arte
9 - Lan asko zegoen garaietan frontoia jendez betetzen zen
10 - Eibarko frontoia
11 - Pilota kontuak, Barberito eta Ogeta
12 - Roberto Txurruka, IDESA eta Chueca sozioa
13 - DEJekin batera enpresa asko sortu ziren Eibarren
14 - Kooperatibak, lan asko ekarri zuten
15 - Krisialdi, sindikatu eta greba garaiak; sufrimendu askoko garaia
16 - Krisialdiarekin DEJ enpresa saltzea erabakitzen dute
17 - Enpresa askok behar baino langile gehiago zituzten (grebetan arazo)
18 - Alfa kooperatiba, gerra aurretik eta gerra ostean, sozio eta akziodunez
19 - Eibarko sozialistak gerra aurrean: Danelen iritzia
20 - Toribio Etxeberria eta Edorta Alberdi, Parisera Eusko Jaurlaritzarentzat armak erostera
21 - Batzoki zaharra rekisatu eta Zirkulu karlista jarri bertan
22 - “Flechas y Pelayos”, Armeria eskolan derrigorrezkoa zen
23 - Lehen ikurrina Eibarren, Ubitxan. Juanito Beistegi hitzaldiak ematen eta Danel batzokiko lehendakari
24 - Mikel Larrañaga alkate, Garaikoetxearen postura eta EAren sorrera
25 - PNV-EA arteko banaketa: Batzokiko giltza aldatu zuten eguna
26 - PNVtik aldendu eta EAren lehendakari Eibarren
27 - Eibarko ikastolari buruz
28 - Edorta Alberdi, asko irakurtzen zuen gizona
29 - Edorta Alberdi, Don Fernando, Eusebio Lafuente, Careaga
30 - Juan San Martin, biajantea eta mendizalea
Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz