Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Eibartarren Ahotan  > Hizlariak  > 300








Maria Teresa Ganchegui
(23/04/1923)

Biografia:
Bidebarrieta kalean jaio eta bost urte zituela Grabadores kalera joan zen bizi izatera. Ikasketak Kontzeju Zaharrean egin zituen. Martina Muruaren akademian sekretaria izateko prestatu ostean, Victor Sarasquetaren tailerrean hasi zen beharrean: 31 urtean ibili zen bertan lanean. Victor Sarasqueta-n gustora egon arren, 1972an “Patronato Eibarrés de Beneficiencia” ren buru jartzea eskaini zioten eta ordutik hona egin dabil lanean. Eibarko herrian egin diren gizarte-lan guztiekin lotura handia izan du Tere Gancheguik. Acción Católica-n egon zen gaztetan eta Mercedes Careagak gidatu zuen Goi Argi Elkartearen sorreran ere parte hartu zuen 1951n. Tonbolak, seminarista eguna… Herriaren alde egin diren hainbat eta hainbat ekitaldiren atzean beti egon da Maria Teresa Ganchegui.

Bere pasarteak:
1 - Eskola kontuak: Doña Paka, Doña Petra eta Pagei kaleko eskolaz
2 - Eskola kontuak: Kontzeju zaharra, Doña Petra irakaslea. Eraikineko pisu bakoitzean zer zegoen; Olaberen klaseak, aguazilak,..
3 - Eskola kontuak; Kontzeju zaharra; azterketak egitera udaletxetik joaten zen jendea
4 - Eskola kontuak; Doña Petrarekin irakurtzen idazten eta kontuetan ikasten
5 - Eibar gerra aurretik; beste eskola batzuk; Jardiñetan, udaletxean, kontzeju zaharrean, kuartelean...
6 - Patronato de Beneficiencia; lehenengo haurtzaindegia Jardiñetako eskoletan. Frontoi zaharreko eskolak
7 - Cayetano Careaga eta GUREA tailerrez
8 - Mercedes Careaga, Don Juan eta Don Felix; Euskara erakusteko jokoak
9 - Don Enrique Laborda igande batzuetan euskarazko kantuak erakustera etortzen zen
10 - Acción Católica; Don Rafael Artola, Mercedesen konferentziak eta Felisaren sukalde klaseak
11 - Goi Argi; izena nola bururatu zitzaien
12 - Goi Argi; sorrera; Sociedad Femenina Eibarresa bezala sortu behar izan zen
13 - Lan sozialak: jendeari laguntzeko esne-hautsa labadoretan urarekin nahasten
14 - Mercedes Kareagarekin eta Don Jose Luis Ansorenarekin erretiroak sakristian
15 - Goi Argi; lehenengo junta
16 - Goi Argi; emakumezkoen lehenengo soziedadea. Gizonezkoak karnabaletan bakarrik sartu ahal ziren
17 - Goi Argi; nola eta zergati sortu zen
18 - Goi Argi; atezaina eta famiilia bertan bizi ziren
19 - Tere Ganchegui eta Gegorio Santrakruz, Indianoko Palazioan dantzan erakusten
20 - Seminarista eguna; Koliseoan
21 - Tonbola benefikoak; ezagunenak Arrate egunekoak
22 - Errehabilitazio zentroa; historia; 1964sortu zenetik 1971an Tere buru den arte
23 - Zentrora lanera pasa aurretik Tere Ganchegui Victor Sarasquetan lanean
24 - Martina Muruaren etxean sekretaria ikasten
25 - Patronatuko bestelako lanak; abiadore izandakoen pentsioak lortzen
26 - Eibarko alkateak; Kortazar eta Telleria
27 - Peli Egaña: lagun handia, Eibarren herriaren alde lan asko egindakoa
Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz