Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Eibartarren Ahotan  > Hizlariak  > 305








Julián Zabaleta Barrenetxea
(01/01/1921)

Biografia:
1921ean jaio zen Elgoibarren. Eibarrekin lotura estua izan du umetatik familiartekoak Eibarren zituelako eta bere aita Elgoibartik Eibarrerako autobusen txoferra zelako. Mendizalea, gaztetan sarritan joaten zen Eibarko Klub Deportiboekin Pirinio aldera. Giro horretan ezagutu zuen Hortensia San Martin bere emaztea; 1940an ezkondu zen eta Eibarrera etorri zen bizi izatera. Umetatik zuen dibujorako dohaina, eta horri esker sartu zen Arana y Uribe makina-erreminta enpresan. Esku oso onekoa, proiektuegile eta delineatzaile legez enpresa askotan ibili da beharrean, besteak beste Danobat-en. Ikerlari asko eta Museo asko zorretan daude Julen Zabaletarekin: liburu eta museo-horma asko dotoretu dituzte haren esku abilek, 4000 marrazkitik gora egin dituztenak: Euskadiko herri bakoitzeko eraikin esanguratsuenak, Nafarroako erromaniko osoa, Gipuzkoako eliza eta ermita guztiak, ofizio zaharrak, meatzarien lana…

Bere pasarteak:
1 - Gaztetako kontuak; bizitza eta eskola Elgoibarren
2 - Iluntzeetako dibujo klaseak; Julen txikitatik azkarra marrazkian
3 - Gerra garaiak; Elgoibarren lanean eta soldaduskara Ceutara
4 - Txikitatik Eibarrera: Julenen aita Elgoibar-Eibar autobusetako txoferra
5 - Lehen pilota partiduak Eibarren
6 - Gerra aurreko Eibar; eliza eta inguruak
7 - Gerra aurreko Eibar; Untzaga plaza-Isasi
8 - Gerra aurreko Eibar; Kalbetoi kalea
9 - Gerra aurreko Eibar; Untzaga plaza eta Villabella tailerra
10 - Juan San Martin: gizon humoretsua
11 - Gerra aurreko Eibar; Zezen plaza
12 - Gerra aurreko Eibar; Ibarkurutzea
13 - Eibar erre zen eguneko oroitzapenak
14 - Julen marrazkiak egiten
15 - Soldaduskatik buelta; proiektista Arana y Uribe enpresan
16 - Makina-erremintan lanean
17 - Julen eta Carmelo Urdangarin; elkarlanean egindako lana
18 - Julen eta Azpiazuren arteko lanak
19 - Juan San Martinekin eskalatzen
20 - Indalecio Ojanguren, argazkilaria eta laguna
21 - Juan San Martin eta “Beti Gazte” kuadrilla
22 - Gerra aurreko Eibar; Aldatze
23 - Pico del Frailera igoera
24 - Juan San Martin, hizkuntza eta herriko ohituren zaintzaile
25 - Juanito eta beste eibartar batzuekin goi-mendietan
26 - Ipar-kale eta Pipar-kaleren kontua
27 - Gerra aurreko Eibar; Klub Deportiboa eta Noche taberna
28 - Klub Deportiboa; sekzio eta ekintza ezberdin askoko kluba
29 - Gerra aurreko Eibar; Alhondiga
30 - Gerra aurreko Eibar; Merkatu plaza
31 - Gerra aurreko Eibar; San Andres eliza
32 - Gerra aurreko Eibar;Eibarko Portalea
33 - Ego: erreka zikina
34 - Eibar, azkarregi egindako hiria
35 - Areatza auzoaren izenaren jatorria
36 - Untzaga eta Abontzako iturriak
37 - Egiguren (Eguren) baserria; Juan San Martinekin baserrira
38 - Orbea baserria
39 - Eibarko ermitak; San Salbador eta Santa Kurutze
40 - Azaroko Jaiak
41 - Kontzeju zaharra
42 - Eibarko kale zaharrak: Ifarkale, Elgetakale eta Txiriokale
43 - Homenaje a la vejez, Eibarko udaletxean zaharrei ematen zitzaien saria
44 - Julio eta Nicolás: Elgoibarko mikeleteak
45 - Gerra aurreko Eibar; Ipurua, Dos de Mayo, ...
46 - Markanotarrak; Alberto, kopiak etaratzeko makinaren jabea
47 - Merkatu plazara astoekin
48 - Ospakizunak Eibarren; Untzagan eta Salon Teatroan
49 - Astelena Frontoia; goiz, arratsalde eta gabetan partiduak
50 - Salon Teatroa; suntsitu zen egunekoa (1952)
51 - Errepublikaren aldarrikapen eguna Elgoibarren
52 - Gerra aurreko jantziak; Eskolara blusarekin joaten ziren
53 - Eibarko ermitak; Agiñagako San Migeleta San Roman
54 - Pedro Zelaia: behar asko egin zuen gizona
55 - Basarri: bertsolari jantzia
56 - Eibar: herri kirolzalea
57 - Zezenketarako afizioa; onenak Eibarko korrida plazan
58 - Eibarko artistak, Paulino, Careaga etabar.
59 - Juan San Martin; arte kritikoa
60 - 16 txakur handirekin Debara hondartzara
61 - Julenen lehen soldata: 3 duro. Eibarren diru gehiago mugitzen zen
62 - Eibar, kanturako herri ona. Kuadrilla eta eliza bakoitzean kantu taldeak
63 - Amaia; Bilbora joaten ziren konpainiak Eibarren geratzen ziren
64 - Eibarko banda Untzagako kioskoan jotzen
65 - Ostegunetako baileak; Elgoibartik Eibarrera bizikletan
66 - Gerra ostean eibartarrak Elgoibarrera futbola ikusi eta Banda entzutera
67 - San Andres jaia; azokarik ez eta pilota partiduak
68 - San Juan jaiak; 3 pilota partidu eguneko
69 - San Blas eta Santa Ageda: eliza kanpoa jendez beteta eta etxez etxe abesten
70 - Aratosteak edo karnabalak: Elgoibarretik Eibarrera jende asko etortzen zen
71 - Gerra ostean karnabalik ez. Donostian, Fiestas de la primavera
72 - Arrate eguna: asto gainean jatekoa eraman eta egun pasa bertan
73 - Elgoibartik Eibarko merkatu plazara loinak eta sargu eskailuak saltzera
74 - Torradak eta pellak San Antonetatik Karnabalak arte
75 - San Juanak: oilaskoa jateko ohitura
Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz