Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Eibartarren Ahotan  > Hizlariak  > 306








Pedro Iriondo Muguerza
(25/11/1944)

Biografia:
Periko Iriondo 1944ko azaroaren 25ean jaio zen Eibarren. Frontoi Zaharreko eskola laga eta 15 urterekin hasi zen "Pedro Arrizabalaga" tailerrean, "Zozuanekuan". Tailerra 1944. urtean sortu zen. Huek izan ziren hasierako sozioak, euren artean denak senide egiten zirenak : Pedro Arrizabalaga Zozua, Justo Arrizabalaga , Justino Araquistain eta Antonio Iriondo, kaxagina, Perikoren aita, Euskal Herrian sekula egon den kaxaginik onena. Lehenengo tailerra Jardiñeta kalean zegoen; 1956an ostera, tailerra handitu beharra zegoela eta, Errekatxu kaleko 5era joan ziren. 1978an, sozio zaharretatik geratzen zen bakarra Antonio Iriondo zen: Justino Araquistainek bere partea Felix semearen eskuetan utzi zuen, Justo Arrizabalagak Paco Cendoyari saldu zion bere zatia, eta Pedro Arrizabalagak, Jose Alberto Garate grabatzaile gazteari berea. Denek aukeratuta, Garatek hartu zuen tailerraren gerentzia. Munduko eskopetarik onenetarikoak egiten ditu izenez sekula aldatu ez duen eta izena bera marka bilakatu duen arma tailer honek. Periko Iriondok tailerraren historia eta armagintzak 1950etik hona izan duen bilakabidea kontatzen dizkigu dokumentu honetan, baina garrantzizkoena ahazteke: bere beharraren xehetasun guztiak eta erabiltzen dituen erremintak. Periko, bere lanaz aparte, mendizalea, Klub Deportiboko bazkide zintzoa, korrikalaria eta argazkilaria ere bada.

Bere pasarteak:
1 - PeriKo 15 urterekin aitaren ofizioa ikasten
2 - Arrizabalaga lantegiaren fundatzaileak eta sorrera
3 - Arrizabalaga lantegiaren lehen urteak; beste lantegi batzuentzat beharrean
4 - 50 hamarkada; lan askoko garaia
5 - Kareagatarrak; eskopetetako urraren eta zilarraren arduradunak
6 - Periko: kaxaurrea egiten ikasten
7 - Lan tresnak; hasiera batean norberak bere tresnak egiten zituen
8 - Salmentak; hasieran herrian, gaur egun mundu osoan
9 - Erosle ezagunak; Principe de Prusia etabar
10 - Erosle ezagunak; Conde de Teva
11 - 11 kaxagin Perikoren familian
12 - Mendaro, kaxagin askoko herria; Eibarrerako lan egiten zuten
13 - 90. hamarkada, saltzeko urte txarrak
14 - Kaxagintza; intxaur egurrarekin lan egiten
15 - Baserritar asko armagintzan lanean
16 - Arrizabalaga tailerra
17 - 50 hamarkada; Madrileko finketatik enkarguak egiten ziren
18 - Kaxaginaren lan tresnak: Gubia
19 - Kaxaginaren lan tresnak: Gubi okerra
20 - Kaxaginaren lan tresnak: Txispak ateratzeko gubia
21 - Kaxaginaren lan tresnak: Makurra
22 - Kaxaginaren lan tresnak: Trintxak
23 - Kaxaginaren lan tresnak: Markadorea
24 - Kaxaginaren lan tresnak: Plantillak
25 - Kaxaurrea eta kaxak probadorerako prestatzen
26 - Kaxaginaren lan tresnak: Plantila mota ezberdinak
27 - “Montecarlo”: garai batean “modan” zegoen kaxa-mota
28 - Kaxaginaren lan tresnak: Txapelak
29 - Kaxaginaren lan tresnak: Kaxaurrea lotzeko prentsa
30 - Kaxaginaren lan tresnak: Tresnak zorrozteko harriak
31 - Kaxaginaren lan tresnak: Kortxozko mordazak
32 - Kaxaginaren lan tresnak: Txispak
33 - Kaxaginaren lan tresnak: Zepilloa
Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz