Gaia:
Kultura, Kirola, Jaiak > Mendira-hondartzara > Arrantza eta ehiza
Gizartea > Lagunartea-familia > Etxeko giroa
Kultura, Kirola, Jaiak > Mendira-hondartzara > Fauna
Datuak:
Iraupena: 1:50:00
Data: 24/11/1999
Laburpena:
Ehiza kontuak. Umetan hasi zen, aitak erregalatutako eskopetarekin. Hasieran denetik hiltzen zuten ("keixapean"); gerora ikasi zuen txoriak errespetatzen.
Transkribapena:
- Zu kazan ze hasi ziñan, oso gaztia ziñala? - Umia nitzala. Neri aittak, ez jakixat ba nik, dozena bat urterako eingo jestan behintzat eskopetia, hau hamabi milimetrokuau, txikixa bere denporan. Ta orduan ezebe, ezebe [ez (z)uan] kontrolik kazarako. Ni Mendaron egoten nitzuan basarrixan, nere aman etxera juanda [hara]. Eruan eskopetia... Keixapia [ya], geuzarik grabiena horixe da, keixian daguan umiekin, ta zozuak darela, ta zozokumak be igual ta... “Tapa! Tapa! Tapa!” Ze eitten nebanik be ez! Hil ta... Sei edo zortzi-hamar hil, ta tiari “Aiba! Ipiñi horrek!” Lumatu ta ipintzen jittuan harek! Ta harek be “como si no”, holaxen dalakuan. Dakan inportanziakin, keixapian, umiekin ta arrautzekin, arrautzekin da, txorixak eta! Orduan ezebe ez [z]euan. Halaxe ekin najetsan. Gero... gero ez, gero.... “¡A respetar todas las cosas!”, beste edozeiñen moduan. - Orduan Eibarren jente guztia izango zan kazarixa, ez, asko? - Asko, bai; asko, bai. Gerora [...]. Oin kazarixa izateko pixkat responsablia izan bihar dok eta gastua be eiñ ein bihar dok, zegaittik eze, eskopetak be karuak daguaz ta, eskopetak karuak, ta gero muniziñua be ez [dago] merkia ta gero hamen ez dok eingo kazerixa haundirik baiña Burgosera edo... jolin!... juan ta gastua! Beti gastua eitten!
Transkribatzailea: Aintzane Agirrebeña (2002)
Elkarrizketatzailea: Eibartarren Ahotan
Copyright: Eibarko udala
|