Gaia:
Kultura, Kirola, Jaiak > Mendira-hondartzara > Arrantza eta ehiza
Kultura, Kirola, Jaiak > Mendira-hondartzara > Fauna
Datuak:
Iraupena: 2:25:00
Data: 24/11/1999
Laburpena:
Ehizarik txarrena eta gogorrena, oilagorretan ibiltzea; gogorra eta txakur ona behar.
Transkribapena:
- Kazarik zaillena oillagorretan ibiltzia izango da, ezta? - Bai, bai. Ibilli asko ein bihar dok ta txakurra bihar dok, txakurra bihar dok ona. Txakurra? Txakurrak euki jittuat nik... Hiltzen dabenak erakutsi be eiñ eitten jetsak, hiltzen dabenak, ta nik hil be eitten najetsezen “taka, taka, taka..” bai batari ta bai bestiari, hiru edo lau txakur euki jittuat eta. Ta, jode! Holaxen, txokauta geratu zuan ta... Hamen fabrikante bat zuan, geure etxian onduan taillarra ekan [...].. Ha paselekuan e(g)uan, nik esan dotenori, kazarixa zuan bera, oillagorretalarixa gaiñera, baiña pasian e(g)uan Trabakuan ta hori esan doten hori, gurekin egon zan hori, juan jakuan hari ta: “Fulano,” ta “Zer?” ta “gaur be oillagorrak ikusi douz ba txortia” ta “ze oillagorrak? “bai, Zozuak hil dittu. Bost!” “E? Bost? Ez juat sinisten!” “Ez dozula sinisten? Laster etorriko dira hamen zihar, hamendik pasau bihar dabe”, hortxe gaiñeko bidetik pasu bihar genduan ta. Efetibamente, bagenden ta horrek deittu eiñ jestan: “Zozua!” “Zer?” “Etorri hari hona!”, deittu jestan ta juan nitzuan ta... “ Aber, hamen daok sinisten ez dabena ta erakutsixuaz horri!” “Aiba!” Erakutsi netsezen ta “Ene demoniuak!”, sinistu ezinda geratu zuan ha, “Bost oillagor gaur? Hamen usuak pasatzen ta!?” “Bai baiña, hor, hortxe! Hantxe geratutakuak goixan!” “Mekauen diez!” Holaxen. - Oillagortalarixan artian famia daka behintzat e, gezurrak eta be... ezta? - Bai, bai. Oillagorretan txakurra bihar dok. Txakurra! Txakurra ona! Gero, tiratu be... jakiñ ein bihar dok e! Hutsak eitten badittuk akabo! Zenbaittek topatzen jittuk ta gero hil ezinda ibiltzen dittuk! Baiña... itxura [onian] urtetzen daben oillagorra behintzat, ezta? Txakurra parau ta “bra!” bertara urtetzen dabena... Bai; esango deuat kaso bat: ....
Transkribatzailea: Aintzane Agirrebeña (2002)
Elkarrizketatzailea: Eibartarren Ahotan
Copyright: Eibarko udala
|